XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Lehen ere esan deutsut zure lagunak aurkitzeko, eskumara jo behar zenduala eta ez deustazu jaramonik egin.

Dana dala oraingoan bide gehiago emongo deutsudaz.

-Zeintzuk?

-Lehenengoa, danak batera dagozala.

-Jo, etxera ez ziran ba itzuliko, ezta? -itauntzen dau Begoñak kezkatuta.

-Ez.

Hirugarrena, Aneri ez jako toki hori batere gustatzen.

Eta azkenengoa, Josebak toki horri buruzko antzinako ipuin asko daki.

Begoña tuntuna ez danez, Txantxangorrik azkeneko berbea amaitu orduko igarri dau:

-Haitzuloan dagoz!

Eta Txantxangorriri jaramon gehiago egin barik, mendi tontorrerantz abiatzen da.